Alfra, kerik gabeko tximiniak
Bioalkohola darabilten tximiniak, kerik gabeko sua
Suaren garapena da Alfra Fuego, ez gasik, ez usainik botatzen ez duen beheko sua; sua zure etxebizitzaren erdi-erdira daraman sistema berria, duela milaka urteko sentsazioak berreskuratzeko, diseinurik berriena erabiliz. ALFRATOL erregai biologikoa erretzen duenez, ez du kerik eta gasik botatzen. Hori dela eta, ez duzu beharko instalazio berezirik edo tximinia-instalazio garestiak egiten hasi beharrik.
Azpeitiko Bastida Tximiniakek instalatuko dizu Alfra, kerik gabeko sua.
Giro berezia eta diseinua modernoa
Alfra tximiniek, beroa emateaz gain, zure etxea dekoratuko dute, etxebizitza goxoki girotuz, eta gelari ikutu modernoa emanez.
Alemanian fabrikatzen dira, punta-puntako materiala erabiliz. Erraz muntatzen dira, eta nahi adina aldiz gorde eta instalatuko ditugu berriz. Era horretan, tximinia hauek oso egokiak dira urtean zehar sua inguru ezberdinetan jartzeko, esate baterako, neguan etxe barruan, eta udan igerileku alboan.
Marcina
Konpaktua, itxura modernoa.
ˇ Neurria: 137 x 68 x 56 cm
ˇ Pisua: 120 Kg
ˇ Hainbat itxura ezberdin, marmola, granitoa, eta abar.
Isso
Itxura noblea, giro berezia.
ˇ Neurria: 120 x 78 x 50 cm
ˇ Pisua: 75 Kg
ˇ Sutetxea altzairu herdoilgaitzezkoa. Alboak granitozkoak.
Wellness-box happy fire
Goi-mailako sutetxea, horman zintzilikatzeko.
ˇ Neurria: 60 x 56 x 25 cm
ˇ Pisua: 17 Kg
ˇ Altzairu herdoilgaitzean egindakoa.
Wellness-box lotus
Suziri itxurako diseinua, horman zintzilikatzen da.
ˇ Neurria: 89 x 58 x 42 cm
ˇ Pisua: 20 Kg
ˇ Altzairu herdoilgaitzean egindakoa.
Alfra etxearen katalogo osoa kontsultatu
Kerik gabeko sua? Nola liteke?
ALFRATOL bioerregaiak ez du sortzen ez gasik eta ez kerik. Erretzean sortzen diren produktuak ur-lurrina eta CO2 dira (bi kandelak sortzen duten CO2 kopurua, gutxi gorabehera). Nahikoa duzu noizean behin etxebizitza aireztatzea. ALFTRATOL erregaia bioalkohol puru eta iragazia da.
Baimenak eta segurtasuna
ALFRA tximiniek ez dute baimen berezirik behar. Zure etxean fondue-a edo Gabonetako kandelak jartzen dituzun bezala, berdin-berdin jarri dezakezu Alfra tximinia bat. Ez duzu behar inolako baimenik.
Segurtasun arau guztiak betetzen dituzte Alfra produktuek. TUV estazioaren (Alemaniako kontrolerako estazio teknikoa), Industria Inspekziorako Bulegoaren, eta Industria Instituto Nazionalaren azterketa guztiak gainditu ditu, eta euren bermea du.